2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

2007 2016
2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako
hauteskundeak
2011ko maiatzaren 5a
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak
65 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea:
Barrutiak
%50,5
%3,4
Eskualdeak
%50,5
%3,5
Eskoziako Alderdi Nazionala
Alex Salmond
Barruti bozak 902.915 %45,4 12,5
Eskualde bozak 876.421 %44,0 13,0
Eserlekuak 69 23
Eskoziako Alderdi Laborista
Iain Gray
Barruti bozak 630.461 %31,7 0,5
Eskualde bozak 523.469 %26,3 2,9
Eserlekuak 37 7
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea
Annabel Goldie
Barruti bozak 276.652 %13,9 2,7
Eskualde bozak 245.967 %12,4 1,5
Eserlekuak 15 2
Eskoziako Liberal Demokratak
Tavish Scott
Barruti bozak 157.714 %7,9 8,2
Eskualde bozak 103.472 %5,2 6,1
Eserlekuak 5 12
Eskoziako Alderdi Berdea
Patrick Harvie
Barruti bozak - -
Eskualde bozak 86.939 %4,4 0,3
Eserlekuak 2 1
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Alex Salmond
SNP
Alex Salmond
SNP

2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5an izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren IV. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Eskoziako Legebiltzarraren historian lehenengoz alderdi batek legebiltzarraren gehiengo osoa (65 eserleku) lortu zuen. Eskoziako Alderdi Nazionalak irabazi zituen hauteskundeak, eta 69 ordezkari lortu zituen, inoizko emaitzik hoberenak, eta ondorioz Alex Salmond orduko Eskoziako Lehen Ministroak karguan jarraitu zuen, oraingoan gehiengo osoarekin. Eskoziako Alderdi Laboristak, berriz, 1931tik izandako emaitzarik txarrenak lortu zituen, historikoki laboristak izan ziren lurraldetan boto asko galduz. Hala ere, oposizioko alderdirik handiena izaten jarraitu zuten. Liberal Demokratek ere porrot handia jasan zuten: aurreko hauteskundeetako botoen erdia baino gehiago galdu zuten, eta 17 ordezkaritik 5era jaitsi ziren. Emaitzak jakin eta gutxira, Tavish Scottek alderdiaren buruzagitza utzi zuen.[1] Eskoziako Alderdi Kontserbadoreak espero baino emaitza apalagoak eskuratu zituen, 2 eserleku galduz, eta haien buruzagiak ere dimititu zuen.[2]

Hauteskundeen egun ber-berean Galesko Biltzar Nazionaleko eta Ipar Irlandako Biltzarreko hauteskundeak ere izan ziren.

  1. (Ingelesez) «Scots Lib Dem leader Tavish Scott quits post» BBC News 2011/05/07.
  2. (Ingelesez) «Scots Tory leader Annabel Goldie announces resignation» BBC News 2011/05/09.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne